Ikastaroak

Hainbat dira Zamudion antolatzen diren ikastaroak. Mota honetako ekintzen etorkizuna eta herritarren partaidetza baikorra ikusita, hauen eskaerei ahalik eta ondoen erantzutea itxaroten da Udaleko Kultura Sailetik.

Zamudiorain!

Ikastaroak 2018

Izena emoteko eta ordaintzeko epeak:

  1. Zamudion erroldatuentzako, martiaren 14ra arte. Beharrezkoa balitz, martiaren 16an, 09:30ean, zozketa egingo leiteke.
  2. Ikastaroren batetik kanpo geratu diren Zamudion erroldatuek, toki libreak dituen beste ikastaroren baten izena emoteko era, martiaren 16tik 21era arte (biak barne) izango dabe.
  3. Zamudion erroldatu bakoentzako izena emoteko eta ordaintzeko epea, martiaren 16tik 21era arte (biak barne) izango da.

Ordaintzeko erak:

Ordainketa helbideratzeko aukera dago.

Honen abantailak:
  • Nor edo nor, ikastaroren batetik kanpo geratu balitz, ez leuke Udaletxera etorri behar dirua bueltatzeko.
  • Kultura arloko jarduera guztietarako balioko dau.

Beraz, ez leiteke ordaindu beharra izango baten batera izena emoten den bakotxeean.

Ordainketak Internet bidez, Kutxabank-eko 2095 0083 94 3200602892 kontu zenbakian, edota Udaletxean bertan txartel bidez be egin leitekez. Lehenengo kasuan, ordainagiria Udaletxean entregatu edo iamezaga@zamudio.eus-era bialdu beharko da.

Oharrak:

  • Beti be, Zamudion erroldatuek lehentasuna izango dabe.
  • Ezin leiteke izena emon, telefonoz edo posta elektronikoz.
  • Laster, Interent bidez izena emoteko era izango dabe, Udaletxera etorri beharra izan barik.

Ikastaroak apirilaren 3an hasiko dira.