Ibilbideak

GR-280 Uribeko logoa 

Bidezidorren sarea egiteko, lan handia egin da dokumentazio juridikoa eta historikoa ikertzen eta lekukotasunak biltzen. Aukera ematen digu, gainera, geure aurrekoetatik jaso dugun bideen ondare aberatsa berreskuratzeko.

Errege bide, galtzada, gurdibide eta andabideek tokiak eta jendeak jartzen zituzten antzina harremanetan. Bideetan abagune ederra dugu gaur egun harriek kontatzen dizkiguten istorioak entzuteko, haien inguruan bizi diren pertsonekin hitz egiteko eta naturak geuretzat gordetako altxor txikiak aurkitzeko.

GR-280 Uribeko ibilbide luzeak Uribe eskualdeko udalerriak zeharkatzen ditu, 126 km-ko luzera du eta zazpi etapatan zatitua dago. Bide honetan aukera ederra dugu harriek kontatzen dizkiguten istorioak entzuteko, haien inguruan bizi diren pertsonekin hitz egiteko eta naturak geuretzat gordetako altxor txikiak aurkitzeko.

 

  • GR280. Uribetur
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus