Ibilbideak

Done Jakue Bidea 

Done Jakue bidea. Bi ibilbide Euskadin barrena.

Gipuzkoa itsasertzetik zeharkatu eta Bizkaiko mendebaldeko mugaraino iristen da Kostaldeko Bidea Euskadin; Donejakue bideetan zaharrena da kostaldeko hau, erromesbide ezagunago batzuk baino lehenagokoa. Gainera, itsasoa eta landa-eremuak erakutsiko dizkio Euskadik kostaldeko bide hau hartzen duenari, baita alde hiritarragoa ere. Hasteko, Gipuzkoako kostalde malkartsua ezagutzeko parada eskainiko digu ibilbideak, Bidasoaren bokaletik Bizkaiko mugaraino. Gune malkartsuok, hala ere, desagertu egingo dira Markina-Xemeindik Bizkaian sartutakoan. Behin bertan, Lea-Artibai, Busturialdea Txorierri eta Ezkerraldea eskualde bizkaitarrak eta hiriburua bera igaroko ditugu, Enkarterriko paisaia liluragarrietara iritsi arte.

  • Euskadi Kultura
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus