Albisteak

 

Ahalik eta lasterren, udal ikastaroetako eta tailerretako jarduna berreskuratu gura genuke, Kultura Etxean eta udal Kiroldegian. Dena den, KOVID-19aren inguruan sufritzen ari garen egoerak baldintzatuta, aipatu jardueratarako protokoloetan zehaztutako segurtasun eta osasun neurri guztiak hartuko ditugu. Horregatik, izena ematen duten erabiltzaileen arabera eta gela bakoitzeko edukiera kontuan hartuta, jardueren inguruko erabakirik egokienak hartu ahal izateko, aipatu udal ikastaroetan eta tailerretan parte hartzeko daukazuen asmoa jakin gura genuke.

Aurretiaz izena ematea (ordaindu barik) eskatzen dizuegu, bai Zamudioko Udalaren webgunean (www.zamudio.eus), bai kultura arloko telefono zenbakira (94 4060998), deituz, irailaren 11tik 23ra bitartean. Data horretatik aurrera, izena emandako pertsonen arabera eta gela bakoitzeko gomendatzen den edukiera kontuan hartuta, udal ikastaroen eta tailerren inguruan hartzen dugun erabakien eta funtzionatuko den eraren berri emango genizueke.

Bestalde, urteko bigarren hiruhilekoan udal ikastaroak eta tailerrak ordaindutako pertsonei, dirua bueltatu gura genieke. Horretarako, aitatu jardueretara izena emandakoen kontu zenbakia beharko genuke. Beraz, bidali e-mail bat zuen izen-abizenekin eta kontu zenbakiarekin kultura@zamudio.eus posta elektronikora edo deitu 94 4060998 telefono zenbakira.

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus