Albisteak

 

2019an abonatuak ziran erroldatuek, tasa helbideratuta izan ezkero, aste honetan hartuko dabe etxean eskutitza, igerilekuetako abonua zelan barriztatu behar dan azaltzeko. 2019an abonatuak ziran erroldatuek, tasa kiroldegian bertan ordaindu ba eben, garagarrilaren 15era arte ordaindu ahal izango dabe. Egun horretarako ordaindu ezik, ulertuko da ez dabela abonatu gura.

2019an abonatuak ez ziran erroldatuak garagarrilaren 1etik aurrera joan ahal izango dira kiroldegira abonua egitera. Lagun bakotxak karneterako moduko argazki bat eroan beharko dau, NAN agiriaren fotokopia bat, familia-liburuaren kopia, familia ugariko kidea izan ezkero, eta langabezia-ziurtagiria, langabetua izan ezkero.

Aurretik eskatu behar da ordua igerilekuetara joateko; aplikazio baten bidez eskatu behar da, web eta app bidez, Aurretiko hitzordua/Cita previa atalean sartuta. Ordua holan eskatzeko modurik ez daukanak kiroldegiko 94 4522128 telefonora deitu daike edo bertaraino joan, laguntza eske.

Zamudioko Udal igerilekuak, uztailaren 14an zabalduko dira. Horregatik, data horren aurretiko hitzordurik ez hartzea eskertuko genizueke. Barkatu eragozpenak.

Txandako dagoen 395 laguneko edukiera gainditzen ez bada, eguneko sarrerak salgai egongo dira igerilekuetako leihatilan. Sarrera hauek erosteko, beharrezkoa izango da NANa, pasaportea edo 14 urtetik beherakoen kasuan, familia liburuaren kopia aurkeztea.

Igerilekuetako erabiltzaileek aldez aurretik ordua eskatzeko araudia (PDF 57KB)

 
  • Aurretiazko hitzordua
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus