Albisteak

 

Udal-zerbitzuetan azkenengo xehetasunak eta baldintzak taxutzen dabilz, barriro aurrez aurre lan egiten hasteko, osasun-berme guztiekaz, hilabete honeetan pandemia gelditzeko herritarrentzat zarratuta egon eta gero.

Liburutegia zabalik dago, maileguak hartzeko eta hartutakoa itzultzeko. Aurretik ordua eskatu behar da, 94 4520204 telefonora deituta edo udalliburutegia@zamudiokoudala.net helbidera idatzita.

Umeentzako jolas-parkeak zabalik dagoz daborduko, gehienez egon daitekean pertsona-kopurua legez finkatu eta gero, hau da: 4 metro koadroko, pertsona 1.

Kultura Etxea zabalik dago, alkarteek erabiltzeko moduan. Txikigunea, garagarrilean, zarratuta dago, Txiki-Jolasak egiteko erabili behar dalako.

Udal-txokoak barriro hartu daitekez garagarrilaren 3tik aurrera, txanda batetik bestera garbitasuna eta segurtasuna guztiz bermatzen dauan protokoloa bete eta gero. Txokoa hartzeko izapidea betiko legez egin daiteke, ADI Zamudio aplikazioan eta web-orrian. Gitxienez hiru aste lehenago hartzen ez bada, udaletxera deitu behar da (94 4060990), erreserba egin eta ordainketarako ordua eskatzeko.

Pilotalekua be zabalik dago, garagarrilaren 3tik aurrera hartzeko moduan; kasu berezia da, eta udaletxean hartu behar da, aurrez aurre. Horretarako ordua eskatu beharko da aurretik, 94 406 09 90 deituta edo udala@zamudio.eus helbidera mezua bialduta.

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus