Albisteak

 

Zamudioko Udala lanean dabil, kirol-instalazioetan udal-zerbitzuak emoten hasteko barriro garagarrilaren hasieran, segurtasuneko eta garbitasuneko beharrezko neurri guztiak hartuta. Kiroldegia eta gimnasioa, garagarrilaren 1ean barriro zabalduko dira. Aurpegi maskara erabili beharko da eta zerbitzuak erabiltzeko aurretiko zita eskatu beharko da 944522128 telefonora deituz.

Bestalde, aste honetan, Zamudion erroldatutakoek igerilekuetarako abonua zelan barritu azaltzen dauan gutuna jasoko dabe etxean.

Horretarako, zerbitzuak beste modu batera antolatzen dabil –ez dau zerikusirik izango lehen egiten zanagaz−, eta kontingentzien planak prestatzen, leku eta zerbitzu-mota bakotxerako moduan egokituta.

Kiroldegi, igerileku eta gimnasioan sartzeko, esaterako, aurretik ordua eskatu beharko da, eta horretarako, igerilekuetan, aplikazio informatikoa prestatu behar da, webgune eta app bidez erreserbak egiteko modua izateko.

Beste zerbitzuak martxan ipintzeko eta erabiltzeko be, arau eta tresna barriak behar dira, osasuneko adituek gomendatzen jarraitzen dabezan prebentzio-neurriak bermatzeko, koronabirusa barriro agertu ez daiten, eta jarduerari barriro ekiteko modua dagoan neurrian, emongo da horren barri.

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus