Albisteak

 

Zamudioko Udalak zazpi campus eta tailer antolatu dauz udaldirako, udalerrian erroldatuta dagozan 3 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Jarduerak zehazteko lanak amaitzen dabilz; goizez izango dira bagilaren 29tik aurrera, eta bost aste iraungo dabe.

Honeexek dira jarduerak eta aurreikusitako kokalekua:

  1. FUTCAMP (6-16 urte, 2004 eta 2014 artean jaioak). Futbol-zelaian, 09:30etik 14:30era. Campus Bilbao-ren eskutik. 18 euro astero.
    Hasiberri eta hobekuntza-mailetako futbol-entrenamenduak.
  2. BASKET-CAMP (5-18 urte, 2002 eta 2015 artean jaioak), Kiroldegian, 10:00etatik 13:15era edo 17:00etatik 20:00etara; talde elebiduna (euskara eta ingelesa). Txorierri Basketland-en eskutik. 9 euro astero.
    Norberaren hobekuntzara bideratuta, banakako ariketen bidez eta talde txikietan. Jolasen bidez, eta baita psikomotrizitate jarduerekaz be, etengabeko hobekuntza landuko da.
  3. MULTIKIROL-CAMPUSa (6-12 urte, 2008 eta 2014 artean jaioak), Kiroldegian, 09:00etatik 14:00etara. 10 euro astero.
    08:30etik aurrera sartu eta 14:30eraino urten leiteke. Kirol anitzeko ekimen honeetan, umeek ahalik eta kirol gehien ez eze, jolasak eta jarduerak be praktikatuko ditue, ohikoak ez diran beste jarduera batzuk probatzeko be aukera emonez. Besteak beste: jolasak (herrikoiak, kirol aurrekoak, aisialdikoak, eta abar), herri kirolak, aretoko kirolak (saskibaloia, futbola, hockeya, eta abar), tenisa eta igerilekuko jolasak.
  4. UDATEK (6-12 urte, 2008 eta 2014 artean jaioak), Eskolan, 09:00etatik 14:00etara. 20 euro astero.
    08:30etik aurrera sartu eta 14:30eraino urten leiteke. ROBOTIX tailerrak, Zientziagaz eta Teknologiagaz interesa sortzeko, eta zientzia arloko gaitasunak eta trebetasunak sustatzeko. LEGO Education metodologia eta baliabideak erabiliz, erronka bat konpontzeko urtenbideak eraikiko/programatuko dira.
  5. ENGLISH FUN (6-12 urte, 2008 eta 2014 artean jaioak), Eskolan, 09:00etatik 14:00etara. 9 euro astero.
    08:30etik aurrera sartu eta 14:30eraino urten leiteke. Tailer ludikoak, ingelesez. Umeak hizkuntzan arituko dira jolasaren bidez eta zuzenean, hainbat jardueraren bitartez: abestea, dantzatzea, sukaldean aritzea, birziklatzea edo antzeztea.
  6. TXIKI-JOLASAK (3-6 urte, 2014 eta 2017 artean jaioak), Kultura Etxean, 08:30etik, 14:00etara. 08:00etatik aurrera sartu eta 14:30eraino urten leiteke. 19 euro astero.
  7. UDA-ABENTURA (6-12 urte, 2008 eta 2014 artean jaioak) jarduerak eta tailerrak, Kultura Etxean. 09:00etatik, 14:00etara. 11 euro astero.
    08:30etik aurrera sartu eta 14:30eraino urten leiteke.

Parte hartu gura daben guztiek jarduera bat aukeratu ahal izango dabe bost asteetarako, edo aste bakotxean jarduera bat.

Izena emoteko epea bagilaren 22 ra arte izango da, eta online egin behar da ADI Zamudio aplikazinoa erabiliz (Herritar Txartelaren bidez, erabiltzailearen izena eta pasahitza idatzita). Pasahitza gogoratu ezean, barriro eskatu daiteke iamezaga@zamudio.eus helbide elektronikoan.

Bagilaren 22tik aurrera, libre dagozan tokien arabera emon leiteke izena.

Jardueraren baten, eskabideak tokiak baino gehiago badira, zozketa bidez ebatziko da.

Bestalde, izena emondako jardueretara ez joateak, ordaindutako dirua ez bueltatzea dakar, baldin eta horretarako arazo larririk justifikatzen ez bada, behintzat.

Pandemiaren bilakaerari aurrea hartzeko, egunean egun lan egin behar izan da udarako aurreikuspenak eta jarduerak prestatzeko. Horregaitik, denbora-tartea mugatua izan da oso jarduerak programatzeko, lokalak bilatzeko, eta taldeak eta antolaketa guztia prestatzeko, beti be segurtasun-neurri guztiak errespetatu behar baitira. Hori dala eta, izena emoteko epeak ohi baino laburragoak dira, eta Udalak ulermena eskertzen dau, eta baita barkamena eskatu be, eragozpenengaitik.

Kartela (PDF 1,33MB)

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus