Albisteak

 

Udal-ikastaroetako batzuk ezin dira aurrez aurre eskaini. Hori dala eta, Guedan Servicios Deportivos enpresak egun honeetan jarduera fisikoa egiten jarraitzeko eskola birtualak emoten dauz, zuzenean eta doan, YouTube bidez; eta kirol-programa bat be eskaintzen dau, 15 egunetik behin eguneratuko dana.

Hauxe da ariketa horreek eskuratzeko bidea: https://guedanvirtual.com/. Behin sartuta, sistemak berak laguntzen dau erraz-erraz, erregistroa egiten eta eskola birtualak jarraitzen. Eskola bakotxean plaza-kopuru mugatu bat dago; erregistroa sasoiz egitea komeni da, hortaz.

Saio bakotxa ordubetekoa da, eta jarduera-sorta zabal bat eskaintzen da; esaterako, pilates, aeroboxing, zumbing, senior gimnasia, ariketa hipopresiboak, hiit ariketak eta maila aurreratuko dantza.

Ekimen honek osatu egingo dau, beraz, betiko moduan emon ezin diran zerbitzu eta jarduera batzuetarako martxan ipini dan ekimen-sorta hori.

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus