Albisteak

 

Zamudioko Udalak 170.000 eurora arteko laguntza-lerro bat onartu dau, COVID-19ren pandemiaren ondorioz legez derrigor zarratuta egon diran edo oraindik zarratuta egon behar daben establezimenduei diruz laguntzeko.

Herrigune barruko establezimenduek, zarratuta egon diran hilabete bakotxeko, 1.250 eurora arteko dirulaguntza eskatzeko modua izango dabe. 650 euro, finkoak izango dira hilean, eta 600 euro gehiago eskatu ahal izango dabe, negoziorako erabiltzen dan lokalaren alokairuagaitik (eta azpialokairuagatik be), hilean ordaintzen dan errentaren %60ra artekoa eskuratzeko (BEZa kanpo). Herrigunetik kanpo dagozan establezimenduek 650 euroko zenbateko finkoa eskuratu ahal izango dabe hilean.

Udala hartu-emonean dago dirulaguntza honeek hartu daikiezan establezimenduakaz, sustapen ekonomikorako EGAZ Txorierri zerbitzuaren bidez; eskabideak zelan egin eta laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak azaldu deutsez.

Betebeharrak dira, besteak beste, establezimendua zabaldu beharra, zabaltzeko baimena legez emoten danean, eta Gizarte Segurantzako autonomoen araubidean egotea (altan), jarduerea zarratuta izan dan bitartean eta barriro zabaldu ostean be, hurrengo hiru hilabeteetan.

Laguntza-lerro hau da, beraz, koronabirusaren ondorioak gizarte osoan arintzeko Udalak bideratu dauan lehenengo ekimena, jarduera ekonomikorako bizigarri izango diran beste hainbat ekimenen artean: talka-neurriak, egokitzapen-neurriak eta berpizte-neurriak, bai txikizkako komertzio, zerbitzu eta ostalaritzarako, bai herritar guztientzat.

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus