Albisteak

 

Honeetan egunetan konfinamendua arintzen hasi gara, apurka-apurka. Horregaitik, Zamudioko Udalak dei berezia egin gura dau, danok erantzukizuna erakutsi daigun eta prebentzio-neurriak zorrotz-zorrotz bete daiguzan, osasun arloko adituek egiten dabezan gomendioei jarraituta, koronabirusa zabaldu ez daiten.

Gogoratu, garraio publikoan derrigorrez eroan behar dirala maskarak aurpegian, baina hor ez ezik, leku itxietan be erabili behar dira maskarak; leku itxietan erabiltzearen aldeko gomendio biziak egiten dabilz, batez be jendearentzat zabalik dagozan lekuetan erabiltzeko; adibidez, bertoko merkataritzan eta zerbitzuak emoten dabezan lekuetan, ile-apaindegietan, esaterako.

Adituek dinoskuenez, horreetan lekuetan maskarak erabiltzea oinarri-oinarrizko neurri bat da langileentzat zein bezeroentzat, koronabirusa zabaldu ez daiten eta barriro sortu ez daiten, ze, barriro sortu ezkero, konfinamendu-neurriak oraindik estuagoak izango litzatekez.

Horregaitik, herritarroi dei berezia egiten deutsuegu, holango lekuetan maskarak erabili daizuezan, eta prebentziorako beste neurri batzuk be zorrotz-zorrotz bete daizuezan, metro biko segurtasun- tartea itxi eta eskuak sarri garbituta xaboi-uraz, edo, holan ezin bada, gel hidroalkoholikoaz.

Danon artean koronabirusa menderatu eta aurrera egingo dogu!

Bandoa (PDF 167KB)

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus