Albisteak

 

Zamudion etxeko azken dantzaldia ospatu nahi dogu Village People taldearen YMCA abestiarekin. Eta herritar guztiok jarduera honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu konfinamendu fase hau amaitzeko! Horregatik, herriko ostalaritzan erabiltzeko 25 euroko bono banarekin sarituko dogu talde amerikarraren koreografia dantzatzen duten herritar guztiei, bideo bat grabatu eta WhatsApp bidez 665 70 37 21 (izena eta helbidearekin) bidaltzen diguten oro. Gainera, hiru bideorik onenek 75 euroko bono bana izango dute! Etxe bakotxetik bideo bat aurkeztu daiteke gehienez.

Hemendik eta domekara, ekin koreografia lantzen... domekan, arratsaldeko 8etan, egundoko dantzaldia egin behar dogu batera eta. Eta astelehenetik aurrera gozatu Zamudioaz gure ostalaritzako terrazetan!

Esteka YMCA (Village People)

Oinarriak (PDF 47KB)

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus