Albisteak

 

Zamudioko Udalak udal-lokal guztiak itxiko ditu, aldi baterako, harik eta besterik jakinarazi arte. Antolatuta dituen ikastaro eta jarduerak ere eten egingo ditu, koronabirusa zabaldu ez dadin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontaktuak murrizteko eta koronabirusa Euskadin hedatu ez dadin ezarri dituen irizpideekin bat.

Harik eta besterik jakinarazi arte beraz, eten egin da aldi baterako, besteak beste, Txikiguneko, Liburutegiko, Ikasgelako, Ludotekako, udal kirol-instalazioetako eta Gaztestazioko jarduera. Udal-ikastaroak ere eten egin dira aldi baterako. Udal-txokoetarako egin diren erreserbak ere bertan behera gera daitezke, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak pandemia mozteko neurri indargarriak zabalduz gero; prebentzio-neurri gisa, ezin izango da erreserba gehiago egin txokoetarako, harik eta besterik jakinarazi arte.

Osasun Sailak asteazkenean azkeneko orduan ebatzitakoari jarraituz, Adintsuen Etxea ere itxita egongo da besterik adierazi arte.

Udala, ostera, zabalik egongo da eta ohiko legez lan egiten ahaleginduko da, bideragarria den lanpostu guztietan etxetik lan egiteko aukera emanda. Hori dela eta, herritarrei eskatzen diegu tresna elektronikoak erabiltzeko, administrazioan elektronikoki egin daitezkeen tramite guztietarako.

Bide beretik, udal-lokaletan edota jende asko batzen den lokaletarako prebentzio-neurriak hartzeko, Udalak herriko elkarteengana jo du, unean-unean Osakidetzaren eta eskudun diren gainerako administrazioen oharren eta gomendioen berri emateko.

Gogora dakargu, beraz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak helarazitako mezua, koronabirusaren hedapena moztea denon ardura dela, alegia. Hori dela eta, Osakidetzaren gomendioei jarraitzeko aholkua ematen dugu:

  • Eskuak sarri garbitzea, batez ere arnas-sintomaren bat izanez gero; pertsonak sintomak dituenean gertatzen dira kutsatzeen %95a eta.
  • Gainazalak garbitzea.
  • Eztul egitean ahoa estaltzea, besaurrearekin edo mukizapi batekin.
  • Sintomadun pertsonek (sukarra, arnas-sintomak), ez dira adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonekin egon behar, ez eta leku publikoetan eta jende asko dagoen lekuetan ere.

Zamudion, 2020 martxoaren 12an
ALKATEA
Igotz López Torre

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus