Albisteak

 

Bihar, urriaren 18 ostiralean, Vodafone-k Zamudion dagoen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen egoitzan “Zaintzatik prospektibara” izenburupean, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako saio berri bat izango da. ETEek euren berrikuntzarako zaintzak eta prospektibak duten garrantzia aintzat har dezatela helburu harturik, Euskadiko hainbat eskualdetan izan dira saio horiek, joan zen irailaren 20an abiatuta.

Saio honetara bertaratzen diren ETEei aukera emango zaie zaintza eta prospektiban jardunbide arrakastatsuak ezagutzeko: telekomunikazioen sektorean puntako konpainia den Vodafone-rena eta Addimen Bizkaia, fabrikazio gehigarriaren bidez egindako metalezko piezak diseinatu eta ekoizten dituen Derioko (Bizkaia) enpresarena, hain zuzen ere.

Bestalde, zaintzari eta prospektibari dagokionean euren egoera zein den ezagutzeko aukera izan dezaten, Zamudioko saiora bertaratutako ETEek horretarako espreski diseinatutako inkesta bat bete ahalko dute.

“Zaintzatik prospektibara” saioa Zamudion

Urriaren 18 ostirala, 9:00etan.

Vodafone-ren egoitza (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea 205, 48170 Zamudio).

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus