Albisteak

 

Zamudioko Udalak Balkoi Apainduen XI. Lehiaketea antolatu dau gure herriko baserri, kale eta plazak ederragoak ixteko. Lehiaketa honen bidez azpimarratu gura da zein mesedegarria dan balkoiak apaintzea, balkoiak herri baten elementu estetiko garrantzitsuak diralako.


Izena emotea

  • Udaletxean: maiatzaren 18ra arte.
  • Parte hartzea doakoa izango da.

Sariak:

  • Modalidade bi egongo dira: Baseriak eta pisuak. Euretako bakotxean, sariak Zamudioko dendetan gastau beharreko bonoak izango dira.
    1. 200€
    2. 100€
    3. 50€
  • Sarituko dana eraikinaren aurrealdea da bere osotasunean

Zer landatu:

Maiatzaren 18an, antolatzaileek Bidekoetxe parkean, erakustokia jarriko dabe. Bertan, adituen eskutik, partaideek lehiaketan apuntau eta landareak jaso ahal izango dabez; balkoi apainketaren inguruko informazinoa eskuratzeko aukerea be eukiko dabe.

Lehiaketan erabili behar diran landareak: bakotxak gura dituanak, baina derrigorrezkoa izango da horretarako bananduko diran lorak be erabiltea:

  • Surfiniak: urdinak, gorriak, zuriak, bioletak eta arrosak
  • Geranio huntzak: zuriak, gorriak eta arrosak
  • Geranio zonalak: zuriak eta gorriak

Epaimahaiko kideak, bagilaren 18an joango dira partaide bakotxaren konposizinoak ikustera.

Sariak, Zikloturista Egunean, irailaren 14an, bananduko dira, Bidekoetxe parkean.

Animatu zaitez eta parte hartu!

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus