Albisteak

 
  • Jubilatu eta pentsiodunentzat bakarrik.
  • Zamudion erroldatuek lehentasuna izango dabe.
  • Bidaiaren araudia izena emotean eskuratu leikie.

Prezioa (behin betiko onartzeko dago).

Zamudion erroldatuak:

  • Banakako logela: 410€ / pertsona
  • Logela bikotxa: 255€ / pertsona
  • Logela hirukotxa: 245€ / pertsona
  • Banakako erabilerako logela bikotxa: 410€ / pertsona

Zamudion erroldatuak eta baliabide ekonomiko gutxiagokoak*:

  • Banakako logela: 205€ / pertsona
  • Logela bikotxa: 130€ / pertsona
  • Logela hirukotxa: 125€ / pertsona
  • Banakako erabilerako logela bikotxa: 205€ / pertsona

*zak: IRPEF2017 errentaren bidez edo Ogasun egiaztagiri baten bidez, 15.453,00€ baino gutxiagoko Likidazio-oinarri orokorra edo diru-sarrerak egiaztatu beharko dira. Dokumentazinoa, izena emoterakoan aurkeztu beharko da. Informazino gehiagogaitik, Udaletxean galdetu.

Erroldatu bakoak:

  • Banakako logela: 854€ / pertsona
  • Logela bikotxa: 610€ / pertsona
  • Logela hirukotxa: 545€ / pertsona

Urteera eta buelta: apirilaren 22an, 08:00etan, Zamarripa plazatik (Severen tailerraren paretik) urtengo da. Buelta, maiatzaren 6an, goizez.

Izena emotea: artiaren 22ra arte, Udaletxean. Tokiak mugatuak dira. Tokien zozketa (egin beharko baleiteke), autobus eserlekuen zozketa eta bidaiaren inguruko behar beste informazino: martiaren 22an, 12:00etan, Zamudiotorren.

Ezin izango da telefonoz izena emon!

Oharra: ordainketa, martiaren 25etik apirilaren 5era arte egin beharko da.

Prezioaren barruan honakoak sartzen dira:

  • Benidormen egotea
  • Bidaia luxuzko autobusean egitea: jesarleku etzangarriak, aire girotua, bideoa, komuna eta abar
  • Gidari baten laguntasuna autobusean eta hotelean
  • Poseidón Palace (***) hotelean egotaldia, mantenu osoa ordainduta (ardaoa eta ura barne)
  • Logela bikotxak
  • Bidai asegurua

Udalak bakarrik doazenen arteko hartuemona erraztuko dau, beti be honeek euren baimena emoten badabe. Udaa ez da izango pertsona honeen arteko akordu faltaren erantzulea. Ordainketa banakakoa izango da eta diferentzia bueltatuko litzake akordiorik balego.

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus