Albisteak

 
Aurtengo edizioa, hamahirugarrena da. Aukeratu liburu bat Zamudioko Udal Liburutegian, eroan etxera maileguan, irakurriz gozatu eta liburua Liburutegira bueltatzerakoan, beste liburu bat erosteko eta gozatzen jarraitzeko %35 balioa dauan erosketa-txekea lortuko dozu, Zamudio liburudendan trukatzeko (bagilaren 17ra arte). Liburutegian hileroko zozketa egingo da, apirilean eta maiatzean, hilabete bakotxean Liburutegian parte hartu dabenen artean. Saria, 30 euroko erosketa-txekea izango da.
 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus