Albisteak

 

Saio honetan liburutegia laborategi bihurtuko da!!! Umeek laborategiko material batzuk ezagutuko dabez, saiakuntzak egiteko aukerea izango dabe eta uraren garrantzia (eta bere egoera desbardinak) ikusiko dabez. Amaitzeko, dutxa bat hartuko dabe (baina ez urezkoa...).

Otsailaren 16an 11:30ean udal liburutegian.
4 urtetik gorakoentzat.
Euskeraz.
Leku mugatuak (beharrezkoa da izena emotea).

Izena emoteko epea: zezeilaren 1etik aurrera, kopurua bete arte. Lehentasuna, Zamudion erroldatuek izango dabe.

Zikindu leitekezan arropakaz etortzea gomendatzen da.

Kartela (PDF 105KB)

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus