Albisteak

 

Izena emoteko eta ordaintzeko epeak:

  1. Zamudion erroldatuentzako, abenduaren 14ra arte. Beharrezkoa balitz, abenduaren 17an, 09:30ean, zozketa egingo leiteke.
  2. Ikastaroren batetik kanpo geratu diren Zamudion erroldatuek, toki libreak dituen beste ikastaroren baten izena emoteko era, abenduaren 18tik 21era arte (biak barne) izango dabe.
  3. Zamudion erroldatu bakoentzako izena emoteko eta ordaintzeko epea be, abenduaren 18tik 21era arte (biak barne) izango da.

Ordaintzeko erak:

  1. Ordainketak, Udaletxean egin beharko dira, txartel bidez.
  2. Ordainketa helbideratzeko aukera dago. Honen abantailak:
    • Nor edo nor, ikastaroren batetik kanpo geratu balitz, ez leuke Udaletxera etorri behar dirua bueltatzeko.
    • Kultura arloko jarduera guztietarako balioko dau. Beraz, ez leiteke ordaindu beharra izango baten batera izena emoten dan bakotxean.

Oharrak:

  • Beti be, Zamudion erroldatuek lehentasuna izango dabe.
  • Ezin leiteke izena emon, telefonoz edo posta elektronikoz.
  • Laster, Internet bidez izena emoteko era izango dabe, Udaletxera etorri beharra izan barik.

Ikastaroak urtarrilaren 7an hasiko dira.

Ikastaroak (PDF 641KB)

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus