Albisteak

 

Zamudioko webgune berria aurkezten dizuegu, azken joeretara egokitutako diseinua duen orrialdea. Itxura berri honi esker, herritarrek udalerriko informazio guztia garbiago eta arinago irakurri eta bilatu ahal izango dute.

Hasierako orrialdean aldaketa adierazgarriak egin dira eta orain Udalaren azken berriak soilik eskainiko ditugu bertan. Goiko aldean slider bat kokatu dugu eta bertan informazio garrantzitsuenak edota herritarrentzako eskuragarri egon behar direnak jarriko ditugu.

Webgune berri honekin Udalaren eguneroko jarduera herritarrei hurbiltzen jarraitzeko asmoa dugu.

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus