Albisteak

 

“'Merkataritzak Bizitza ematen du”. Bizi Zamudio alkarteak urriaren 15etik aurrera udagoienerako zabaldu dauan kanpainaren leloa da hori. Kanpainaren helburua da herritarren artean giroa sortzea herrian bertan konsumitzeko, udalerriko merkataritzak eta jarduera ekonomikoak gora egin dagien. Merkatari eta profesionalen alkarte honek gogora ekarri deusku zein inportanteak diran dendak, era guztietako saltokiak eta ostalaritzaren arloa, diru-etorria eta lana egon daitezan, eta herriak bizitzeko modukoak izan daitezan.

Zamudioko merkataritzaren aldeko kanpaina barri honetan, saritu egingo da herrian konsumidutea, eta bidaiatan ahoa garbitzeko tresna-jokoa izango da saria. Saria eskuratzeko nahiko izango da lau saltoki desbardinetan 5 euroko erosketa egitea. Tresna-joko guztiak amaitu arte, eskuragarri egongo da saria.

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus