Albisteak

 

Zamudioko Udalak San Martin jaiak iragartzeko kartelen XVII. lehiaketarako deia egiten dau.

Lehiaketa honen oinarriak gura daben guztien eskura dagoz:
Zamudioko Udala
Sabino Arana plaza, 1 - 48170 Zamudio
Telefonoa: 94 406 09 98

Epea: 2018ko irailaren 28ko 13:30 arte.

Saria: lehiaketaren irabazleak HIRUREHUN (300) euro eskuratuko ditu erosketa txarteletan, sistema honeri atxikituta dagozan Zamudioko dendetan gastetako. Era berean, epaimahaiak, egokia iritzi ezkero, sari berezi bat emon ahal izango dau.

Ebazpena: 2018ko urriaren 4an, eguenean, 13:00ean jakinaraziko da Zamudioko Udaletxeko kultura bulegoetan.

Oinarriak (PDF 313KB)

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus