Albisteak

 

Koadrila txapelketa

  1. Parte hartu gura daben koadrila guztiek emon daikie izena txapelketan, Pazko jai-egunetan, 2018ko maiatzaren 18tik 20ra bitartean.
  2. Koadrilen ekitaldia baloratzerakoan kontuan izango dira:
    • Kalejiretan parte hartzea.
    • Koadrilako kideen arteko bardintasuna eta kide-kopurua.
    • Jai-programan proposatu diran txapelketaren eta jardueretan parte hartzea.
  3. Epaileak EGURALDI ONA jai-batzordeko kideak izango dira.
  4. Epaileek, bagilaren 25ean emongo dabe emaitzen barri, 19:00etan, Sabino Arana plazan.
  5. Emongo diran sariak honeexek dira:
    • 1. saria 150,00
    • 2. saria 120,00
    • 3. saria 100,00
  6. Epaileen epaitza apelatu ezinekoa da. Epaileek argituko dabez oinarriei buruz egon daitekezan zalantzak, ustekabeak edo interpretazioak, baina euren eretxiak izango dau beti lehentasuna.
  7. Txapelketan parte hartzeak oinarri guzti-guztiak onartu beharra dakar.
  8. Zamudioko Pazko Jaietako Koadrila Txapelketan parte hartu gura daben koadrilek maiatzaren 15a baino lehen emon beharko dabe izena Zamudioko Udalean, edo kultura@zamudio.eus helbidera maila bialduta; koadrilaren izena eta kide-kopurua zehaztu beharko dabez.
  9. OHARRA: Izenik emon ez daben koadrilak ez dira txapelketan kontuan izango.

Sukalki txapelketako oinarriak (PDF 201KB)

Tortilla txapelketako oinarriak (PDF 198KB)

Mugikorraren bidezko argazki lehiaketaren oinarriak (PDF 119KB)

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus