Albisteak

 

Esperientzia eta ideia ezberdinak partekatzeko xedearekin batu ziren Eskola Agenda 21ean parte hartzen duten Loiu, Sondika eta Zamudioko ikastetxe batzuk, Derioko (Bizkaia) Itsamendikoi Nekazaritza Eskolan, martxoaren zazpian.

Jardunaldi Teknikora 70 lagun hurbildu ziren: Sondikatik  Gorondagane LHI, Loiutik,  Ayalde, Munabe, Urdaneta eta Lauro ikastola,  eta Zamudiotik Bizkaia ikastetxea. Ikasleek aurkeztu zituzten ikasturte honetan garatzen ari diren  proiektuak.

Ekonomia Zirkularra izan zen jardunaldiko protagonista. Ikasleek azaldu zituzten ikastetxeetan egindako ekimen zirkularrak. Horien artean konpostatze proiektua, uniforme solidario, jolas eta jostailuen azokak eta taper solidarioa.

Jardunaldiari amaiera emateko Nekazaritza Eskolako baratza bisitatu zuten ikastetxeetako kideek. Ekimen hau Eskola Agenda 21programaren barruan dago eta ikastetxeetan jarraipena izango du. Bukatzeko maiatza eta ekaina bitartean udaletxe bakoitzean udal foroak antolatuko dira. Alkatea eta ikasleak elkartuko dira konpromiso eta komunean jartzeko.

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus