Albisteak

 

Esperientzia eta ideia ezberdinak partekatzeko xedearekin batu ziren Eskola Agenda 21ean parte hartzen duten Loiu, Sondika eta Zamudioko ikastetxeak, Derioko (Bizkaia) Itsasmendikoi Nekazaritza Eskolan, martxoaren zortzian.

Jardunaldi Teknikora 70 lagun hurbildu ziren. Ayalde, Gorondagane LHI, Lauro, Munabe, Urdaneta eta Vizcaya ikastetxeetako ikasle-irakasleak hain zuzen ere. Ikasleek aurkeztu zituzten ikasturte honetan garatzen dabiltzan proiektuak.

Kontsumo jasangarria izan zen jardunaldiko protagonista. Ikasleek azaldu baitzuten kontsumo jasangarria ezinbestekoa dela datozen belaunaldiak ez daitezen baldintzaturik egon gaur egungo kontsumo ohiturengatik.

Bidezko merkataritza, elikadura osasuntsua eta energia berriztagarriak gazteen elkarrizketaren parte izan ziren baita ere. Azkenik ikasleek, ura aurrezteko estrategiak azaldu zituzten konposta egiteko azalpenekin batera. Jardunaldiari amaiera emateko Nekazaritza Eskolako baratza bisitatu zuten ikastetxeetako kideek.

 
Zamudioko Udala
Sabino Arana Goiri plaza, 1
944 060 990 | 944 030 622 | udala@zamudio.eus